BILATU (BLOG HONETAN)

"EL REY LEGÓN" TALDEAREN BIDEOAK (YOUTUBE)

21/12/12

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

El Rey Legón taldeak gabon zoriontsuak eta urte berri on bat opa deutsue!!! Gozatu gabonetaz topera, eta batez ere, oso ondo pasa!!!

2/12/12

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK IKUSTEKO ESTEKAK

FLL Euskadi Txapelketa atzo izan zan, baina ala ere, Elrey legón taldeak, aste honetan zehar, bideo eta argazki gehigarriak jarriko dauz, bizitako tentsioa ikusi ahal izateko.
Bitartean, hona hemen atzoko argazkiak eta bideoak ikusteko hainbat esteka:
FLICKR

1/12/12

FLL EUSKADI TXAPELKETA

Azkenean iritzi da eguna, gaur bertan izan da FLL EUSKADI TXAPELKETA. Berri txar bat daukagu: El rey legón taldeak ezin izan dau saririk lortu, baina horretaz aparte, poztasuna, alaitasuna, talde lana... gure taldean eman dira. ZORIONAK beraz EL REY LEGÓN taldea, ZORIONAK LAUAXETA, ZORIONAK egindako lanagatik eta ZORIONAK, baita ere, parte-hartzaile, laguntzaile, babesle, entrenatzaile eta boluntarioei.
ESKERRIK ASKO!!!

29/11/12

PROIEKTU ZIENTIFIKOA

Gure proiektu zientifikoak zer ideia daukazan jakiteko hona hemen gure proiektu zientifikoko bideoa:
Edo bestela, YOUTUBEn ikusi desakezu.

27/11/12

2012-11-24 (PROGRAMAZIO BIDEOA)

Hemen daukazue zapatuan grabatutako bideo batzuk. Bertan gure prozesua zelakoa dan ikus desakezue.

24/11/12

485 PUNTU!!!

Gaur goizean eginda, berri on bat eskaini desakegu: dagoeneko 485 PUNTU lortu doguz. Espero dogu aste honetan askoz gehiago lortzea. Gutxi barru bideo berriak eskegiko doguz blogean.

10/11/12

295 PUNTU!!!

Gaur programatzen ibibli gara eta dagoeneko 295 puntu dauzkaguz. Espero dogu askoz gehiago lortzea baina bide honetik doala esan desakegu. Hurrengo egunetan bideo eta argazki gehiago igoko doguz.

9/11/12

PROGRAMAZIOA AURRERANTZ

Hobekuntza izugarria eduki dau programazioak aste honetan, eta hori ikusteko, bihar lan guztia grabatu eta blog honetara igoko dogu. Espero dogu zuen gustukoa izatea. Gutxiago geratzen da txapelketarako!!!

5/11/12

ZELAN DOA EL REY LEGÓN TALDEA?

Jende askok galdetzen deusku ia zelan doan gure proiektua orokorrean. Hona hemen erantzuna: proiektu zientifikoaren ideia badakagu eta informazioa biltzen hasi gara, programazioa ere aurrerantz doa (hainbat froga bukatutzat eman desakeguz) eta garrantzitsuena, talde lana eta taldearen motibazioa, oso ona dala esan desakegu. Hurrengo egunetan bideo eta argazki gehiago ikusi ahal izango dozuez. Ez ahaztu YOUTUBEn ere kanal bat daukagula.

4/11/12

BERRIRO LANERA

Egun hauek onak izan dira guztiontzat, baita proiektu zientifikoan eta programazioan hausnartzeko ere. Bost egun pasa eta gero, lanean jarriko gara berriro, gogo eta ideia berri gehiago jarriz eta proiektua aurrera eroanez. Bihar informazio gehiago aurkitu ahal izango dozue blog honetan.

30/10/12

GAURKO LANA BIDEOAN

Gaurko lana, bideoan ikusteko aukera daukazue. Hona hemen plaka urdinak, lorategia eta labea zelan egiten doguzan. Gutxi barru bideo gehiago igoko doguz.

27/10/12

ROBOTA PROGRAMATZEN

Gaur robota programatzen hasi gara eta dagoeneko 135 puntu lortu doguz!!! Gutxi barru bideo gehiago igoko doguz.
 
 

23/10/12

DONOSTIARA IRTEERA (TECNUN)

Gaur, Donostiara joan gara arratsaldean eta bi hizlari egon dira bertan azalpena ematen. Gure proiektu zientifikorako informazio oso baliagarria dala pentsatzen dogu.

 

Galdera batzuk ere erantzun doguz, gero Legoko bideo bat egiteko.

21/10/12

TECNALIA ARGAZKIAK

MIKROFONOAK ETXEETAN
SMART LOGELA
ETXEAREN MAPA TABLET-ean
SMART EGONGELA
SMART SUKALDEA
TALDEKIDEAK

TALDE OSOA

20/10/12

18/10/12

ZAMUDIORA IRTEERA (TECNALIA)

Gaur Zamudioko Parke Teknologikoan izan gara eta Tecnalia bisitatu dogu. Hainbat gauza ikasi doguz eta gure proiektu zientifikorako oso baliagarriak dirala uste dogu. Hurrengo egunetan irteera honi buruzko argazkia igoko doguz blog honetara.

TALDE OSOA


14/10/12

EGINDAKO GUZTIA BIDEOAN

Hona hemen daukazue orain arte egindakoaren laburpen bat, bideoan. Laster barru beste bideo, argazki eta berri batzuk igoko doguz. Eskerrik asko!!!
 

9/10/12

ROBOTAREN DISEINUA ALDATZEN

Gaur, gure robotaren diseinua aldatzen hasi gara, hainbat arrazoiengatik. Hurrengo egunetan robot berriaren argazki gehiago ikusi ahal izango dozuez.

  +
  
= ?

4/10/12

AULKIAREN PROBA

Lehenengo argazkiak ikusi badozuez eta gehiago ikusi nahi badozuez, hona hemen ahulkiaren proba. Aurrerantz doa nahiz eta beti ondo ez irten. Hurrengo egunetan argazki gehiago ikusi ahal izango dozuez.

3/10/12

LEHENENGO ARGAZKIAK + BIDEOAK

Hemen daukazuez Lauaxeta Ikastolako robotika txapelketaren lehenengo argazki eta bideoak. Ikusi desakezuen bezala lan asko geratzen da egiteko, baina ala ere aurrera doa. 













2/10/12

LAUAXETA FLL 2012 HASIERA

Dagoeneko, hasi da Lauaxeta Ikastolan Lego robotika txapelketa. Hurrengo egunetan informazio eta argazki gehiago ikusi ahal izango dozuez.